Elkarte ororen xedea denboran zehar jardunean jarraitzea eta bere misioa betetzea baldin bada ere, uneren batean, beharrezkoa izan daiteke elkarte hori desegitea. Desegitea prozesu formal bat da, eta lege baldintza batzuk bete behar dira elkarte batek, behar bezala, existitzeari uzteko eta, etorkizunean, ardurak saihesteko.