Elkartea sortu ondoren, funtsezkoa da lege eta zerga betebeharrak betetzea, era egokian funtzionatu ahal izateko. Atal hau lagungarri izango zaizu eguneroko kudeaketa lanak egiteko, hau da, kontabilitate liburuak eramateko, asanbladak entolatzeko eta zerga araudiak betetzeko. Horretaz gain, informazioa eskuratuko duzu zure elkartea handitzeko eta bazkideekiko, administrazioarekiko edo beste eragile esanguratsu batzuekiko harremanak kudeatzeko.