Eskuliburu hau Elgoibarko elkarte guztiei zuzentzen zaie, bai hasi berriei, bai denboratxo bat lanean ari direnei. Modu errazean eta praktikoan jasotzen ditu elkarte bat sortzeko, behar bezala kudeatzeko eta, beharrezkoa izanez gero, bertan behera uzteko eman behar diren urratsak. Era berean, informazio erabilgarria jasotzen du lege betebeharrei, udalaren baliabideei, dirulaguntzei eta eguneroko jardunarentzat oinarrizkoak diren aholkuei buruz.

Elkarteak Elgoibarko herriaren gizarte ehunaren atal garrantzitsua dira. Tramiteak betetzeaz harago, nahitaezkoa da antolakuntzako oinarri sendoa, kudeaketa argia eta jarduerak bideratzeko lagungarriak diren lanabesak edukitzea.

Gida honen bitartez, bide hori samurragoa egin nahi dugu, eta, bide batez, gure laguntza eskaini nahi diegu, taldea abiapuntutzat hartuta, ingurua hobetzeko lan egiten duten pertsonei.

SORTZEA

KUDEATZEA

BERTAN BEHERA UZTEA

ERANSKINAK